XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IPUÑA.

Kepa Deuna eta musikeruak.

¿Nok eztaki zeruko artzaña Kepa Deuna dala? Egun baten, jostari bere lanetan zala, urriñengo aretora musiku aldra bat sarrtu yakon.

Ain zuzen be, areto berberaxe ixan zan Irukoitz Deunak beraldekuakaz batzarrak egitten ebazan aretua.

Ori zala-ta ba, Kepa Deunak, txukun eta garbi eukan, lasterrtxo egin biarr eben batzaldirako gertauta.

Arrittu zan baña Kepa Deuna, berak ezekijala, ain txukunik eukan aretuan ereslarijak durundotsian iñardubela susmau ebanian, eta jazoten zanaren barri jakitteko beriala eurakanatu zan, eta nortzuk ziran ikusi ebanian, ikaratuta dardaraz esan eban: ¡Ene badatxuba; musikuak zeruan, eta Goiko Jaunaren Bakaulkijan bertan, artezkarija!....

Kepa Deunak ori ezin eukian olan itxi, eta arnasarik arrtzeko be asti barik, andik beriala urrten egijela agindu eutsien.

¡Baña nora urten!... ¡Ezta ezer esan ba'eutsoen be, ereslarijak ba, pron... pron... piri... piri... txinba... txinba... pun... datxin... datxin... txin... dara... ra... ra... rata... txun... Kepa Deunak iñotsenari jaramonge, euren turut eta abarri puzka ekiñalian jarrattu eutsoen-eta.

Ereslarijen lotsabakokerija ikusita, Kepa Deunak bere buruko ule banakak atara biarr ebazan, lotsa bako areik andik zelan bidaldu asmau ezinda.

Esturaldi onetan zala, Paul Deuna eldu yakon, eta Kepa asarre zala igarri ebanian esan eutson: -¿Asarre, Kepa, asarre?.

-¿Zelan ez, mutil? ¿Eztok ezer entzuten ala? ¿Eta zer egin zaratatsu orreri dagozan lekutik alde eragitteko?.

-¿Zer egin? - bixi-bixi eginda darantzutso Paul Deunak- ¡I az kaikua Kepa! Euk gura ba'dok gura ba, txakurrak aurretik daruen erbija baxen azkarr dozak ereslari gusti orreik aretotik ataz, bakaulkijan jesarritta daguana aurrenengo dala.

-¿Zelan, baña zelan, Paul? -¡Txonitz garratz bat bertan egiten asita!.

Esan eta egin, Kepa Deuna asi zan ba kistarr-ikastia azalduten, eta gure musikuok be bai areto nausitik ataz iges-igeska, artezkari jauna aurretik ebela.

¡Alako ankajokorik!....

Ludijan nai dabenak
Bixi jolasean,
Ezin leike edan urik
Jauna'n oxiñean
.

ZIDORRA (Zeanuri'tik).